Category: Gazteria

Alkatesa gaitzestea eskatuko du Bilduk

Aza 30 2011
microfonos

Hau izan da Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen agertu den albiste izenburua, bietan antzekoa edo berdina. Atzoko prentsaurrekoaren mamia edo garrantzitsuena ez zen hori, ordea. Arazoa larriagoa da.

Uztailaren 13an egindako legealdi berri honen lehen Osoko Bilkuran, zenbait Batzorde eta Jarraipen Batzorde aprobatu ziren. Hauetako batzuetan parte hartuko duten partaideak izendatu gabe daude oraindik eta bestalde, Jarraipen Batzorde batzuk, aprobatu gabe ere, daude. Hori da izenburua: gure Udaletxea, osatu gabe dago oraindik.

Horrez gain, sortu ziren Batzordeak (Kirola, Hazienda, Gazteria…) hilabetean behin biltzeko agindua Osoko Bilkuratik jaso zuten eta hori, ez da batzuetan betetzen. Hala nola, Zerbitzu eta obra Batzordea, legealdi hasieratik behin bakarrik bildu da eta Hiritar Partehartze Batzordea behin ere ez.

Nola ez dugu Alkatesaren gaitzestea eskatuko? Larria da egoera eta horren ondorioz Bilduk iniziatiba hartu eta Alkatesa hilabete hauetan egiteko gai izan ez dena, biharko Osoko Bilkuran aurkeztuko du bi mozioren bitartez. Udaletxe honetako arazoei, konponbidea eskainiz.

Hemen dituzue biharko Osoko Bilkuran, gai honen inguruan, Bilduk aurkeztuko dituen bi mozioak: