Author Archive
Puyko jaiaren inguruan
Mai 21 2013- lizarra
- 0 Comments
.
(Más abajo en castellano)
LIZARRAKO BILDU PUYKO JAIEN OSPAKIZUNAREN AURREAN
Estella-Lizarrako alkate den Begoña Ganuzak, maiatzeko ohiko Udalbatzan, gehiengoaren nahiaren aurka Lizarrako Festa Giro Taldeak antolatutako egitarauari ezetza eman zion. Alkatetzak kolektibo horren baitan bildutako taldeek antolatu zituzten jarduerei beharrezko baimenak ukatzearen aurrean, Bilduren udal taldeak ondokoa adierazi nahi du:
1. “Lizarra Festa Giro Taldea” izeneko kolektiboak, abuztuko jaietan txosnen jai-esparruaren antolatzailea den horrek, martxoan bertan Udalarekin elkarlana eta beharrezko baimenak eskatu zituela Puyko jaietan hainbat jarduera burutzeko.
2. Aipatu kolektiboak udal taldeekin egindako bileretan zein Batzordeetan jarduera hauen gaineko azalpenak eman dituela.
3. Lizarrako Festa Giro Taldeak, udal taldeen ekarpenak kontutan hartuz, egindako eskari batzuk aldatu dituela.
4. Lizarrako Festa Giro Taldeak hasieran aurkeztutako egitaraua ere aldatu duela jai egun hauetan antolatutako beste jarduerekin ordutegian ez kointziditzeko.
5. Lizarrako Festa Giro Taldeak momentuoro konpromezua adierazi duela jai egunetako eta gisa honetako aktibitateen arautegiak betetzeko.
6. Lizarrako Festa Giro Taldeak planteatutako jarduerek Puy eguneko jaiko eskaintza zabaldu eta aberasten zutela, eta, bestelako kolektibo eta elkarteek azken urteotan antolatutakoak legez, hauek ere jai egun honen ospakizuna zabalagoa eta herrikoiagoa egiten dutela.
7. 2013ko maiatzaren 2an ospatutako ohiko Udalbatzan, Aralarrek, Ezker Batuak, Geroa Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Bilduk gehiengoz onartu zutela Lizarrako Festa Giro Taldeari baimena emateko eskaria.
Horrela, Bilduren udal taldearen ustez:
1. Alkatetzak eta Estella-Lizarrako UPNren gobernuak Lizarrako Festa Giro Taldearen eskakizunei eman ezetzak, errespetu falta da hiritarren arteko berdintasun printzipioarekiko eta Estella-Lizarrako aniztasun kulturalarekiko.
2. Ukapen hau onartezina da, Udalbatzaren gehiengoaren eskakizunari mespretxu egitea baita, hain zuzen ere Estella-Lizarrako hiritarren ordezkaritza organo gorenari.
Hau guztiagatik, adierazi nahi dugu Estella-Lizarrako Udaleko Bilduren zinegotziok ez dugula parte hartuko Udalak Puy jaian antolatu dituen ekitaldi ofizialetan.
Aldi berean, hiritargoa animatu nahi dugu taldeek eta elkarteek antolatutako jarduera guztietan parte hartzera eta hauetaz gozatzera: musika eta dantza taldeak, euskaldunen elkarteak, Estella-Lizarrako gazteak, Merkatarien Elkartea eta Estella-Lizarraren benetako motore soziala diren bestelako eragileen ekimenetan hain zuzen ere.
LIZARRAKO BILDU
Estella-Lizarra, 2013ko maiatzaren 20an
LIZARRAKO BILDU ANTE LA CELEBRACIÓN DE LA FESTIVIDAD DE LA VIRGEN DEL PUY
El grupo municipal de Bildu, ante la negativa de Begoña Ganuza, alcaldesa de Estella-Lizarra, a acatar la decisión del Pleno ordinario de mayo en que la mayoría le solicitaba que otorgara los permisos oportunos para la celebración de los actos organizados por los colectivos englobados en Lizarrako Festa Giro Taldea, quiere expresar lo siguiente:
1. Que el colectivo denominado “Lizarrako Festa Giro Taldea”, organizador desde hace años del espacio festivo de las txoznas en las fiestas de agosto, solicitó en marzo la colaboración y el permiso de este Ayuntamiento para la realización de diversos actos con motivo de la celebración de la festividad de la Virgen del Puy.
2. Que el citado grupo ha explicado a los distintos grupos municipales en reuniones y en Comisiones los detalles de dichos actos.
3. Que Lizarrako Festa Giro Taldea ha modificado algunas de sus solicitudes para atender a las consideraciones realizadas por parte de los grupos municipales.
4. Que Lizarrako Festa Giro Taldea ha modificado también su programación inicial para evitar coincidencias de horarios con otros actos programados para estos días festivos.
5. Que Lizarrako Festa Giro Taldea ha mostrado en todo momento su compromiso a cumplir las normativas dispuestas para este tipo de actividades y fechas festivas.
6. Que las actividades planteadas por Lizarrako Festa Giro Taldea amplían y diversifican la oferta festiva ligada a la celebración del día de la Virgen del Puy y, al igual que los organizados e impulsados en los últimos años por otros colectivos y asociaciones, contribuyen a consolidar una celebración más generalizada y popular de esta festividad.
7. Que en el Pleno ordinario celebrado el jueves 2 de mayo 2013, los representantes municipales de Aralar, Izquierda Unida, Geroa Bai, Partido Socialista de Navarra y Bildu aprobaron por mayoría la solicitud de la concesión del permiso a Lizarrako Festa Giro Taldea.
Así, el grupo municipal de Bildu considera:
1. Que la negativa de la Alcaldía y del grupo de gobierno de UPN de Estella-Lizarra a las peticiones de Lizarrako Festa Giro Taldea es una falta de respeto a la igualdad de todos los ciudadanos y a la diversidad cultural de Estella-Lizarra.
2. Que esta negativa es inadmisible, ya que supone un desprecio a la decisión mayoritaria del Pleno, máxima representación de la ciudadanía de Estella-Lizarra.
Por todo ello, queremos informar de que los concejales y concejalas de Bildu en el Ayuntamiento de Estella-Lizarra no participaremos en los actos oficiales organizados por el Ayuntamiento con motivo de la festividad de la Virgen del Puy.
Al mismo tiempo, animamos a la ciudadanía a participar y disfrutar en todos los actos organizados por los grupos y asociaciones: agrupaciones musicales, grupos de danzas, asociaciones de euskaldunes, jóvenes de Estella-Lizarra, Asociación de Comerciantes y todos los demás colectivos que son el verdadero motor social de Estella-Lizarra.
LIZARRAKO BILDU
Estella-Lizarra, 20 de mayo de 2013
El PUM de nunca acabar
Mai 21 2013- lizarra
- 0 Comments
.
Kaixo lagun, hemen duzu atzo maiatzaren hogeiarekin, Bildu Udal taldeak eskainitako prentsaurrekoa. Hirigintza Udal Planaren inguruan, eta berriro ere, gaizki egiten dituzten gauzak salatzeko eta guk ongi egiten ditugunak kontatzeko.
Hola amigo/a, aquí tienes la rueda de prensa ofrecida ayer, 20 de mayo, por el grupo municipal de Bildu. Fue sobre el Plan Urbanístico Municipal, y otra vez para denunciar lo que hacen mal y, a la vez, contar lo que nosotros/as hacemos bien.
Zorionak Lizarrako euskaldun eta euskaltzale!
Mai 02 2013- lizarra
- 0 Comments
.
Gaurko Udalbatzak, Lizarran euskararen erabilera arautuko dituen ordenantzak onartu ditu! Hemen duzue osorik, gure zinegotziek horren harira egin duten irakurketa. Zorionak Lizarra!
“Gure hiria ezohiko egoera batean bizi izan da urte luzez, antzeko Udalek ez bezala, gaur arte ez duelako arautu euskararen erabilera. Eta jakina denez, arautzen ez diren gauzak borondatearen esku geratzen dira; eta euskararekin, maiz borondate on gutxi topatu dugu.
Lizartarrok ageriko atxikimendua adierazi diogu euskarari aspaldidanik, eta honen erakusgarri azken hamarkadetan euskararen mundura batu garen milaka herritarrak. Euskaltegiaren bidea hartu, eskolena izan ala familia barruko transmisioaren bitartez, azken urte hauetan jendarteak aurrerapausu nabaria eman du euskara Lizarrako eguneroko bizitzan txertatzeko. Honek baina, ez du behar bertzeko islada izan Udalean, eta horren erakusgarri Kontseiluak egindako hizkuntza politikaren bi neurraldietan gure hiriak eskuratutako emaitza negargarriak, soilik Tutera eta Zangozaren aurretik.
Gaur pozteko eguna dugu euskaldun eta euskaltzaleok. Ospatzekoa dugu, bai, baina zer ospatuko dugu? Jakin badakigu arautegi honek ez duela hamarkadetan Udal honek izan duen jarduna berehala aldatuko, denbora beharko da emaitzak ikusten hasteko; ez hori bakarrik, ukatu ezineko zailtasuna izanen da Euskararen Ordenantzaren kontsentsutik at geratu dela agintean den alderdia. Gainera, aldaketa sakona lortu nahi badugu, indartu beharreko hiru zutabe ezinbertzeko ditugu: erabakiak, erabaki horiek gauzatzeko baliabideak eta prozesu honen emaitzak ebaluatu.
Hortaz, galdera errepikatuko dut: zer dugu bada gaur ospatzeko? Bada, hain zuzen ere, euskaldunoi lan egiteko ate berriak zabaldu zaizkigula; etapa bat bukatu dugula eta berri baten hastapenetan sartzen ari garela. Bide honetan bi tresna sortu ditugu bi urte luze hauetan. Bata, agerikoa, arautegi hau, bere argipuntu eta zalantzekin, tresna guztiek bezalaxe, lan egiteko lanabesa behar duena, ez erakuslehio batean uztekoa.
Bigarrena, lurruntsuagoa, lausoagoa, ahuskorragoa, ahulagoa, baina berebiziko garrantzia duena: kontsentsua, gaiarekin sentsibilitaterik handiena izan ahal dugun alderdien arteko adostasuna. Erabakiak hartzen jarraitzeko, baliabideak esleitu ahal izateko, asmo onak gauzatzeko, ezinbertzeko izanen zaigu azken urte eta erdian ordenantzaren inguruan sortu den konplizitateari eustea eta sakontzea.
Norbera beretik emanez, euskaldunok eta euskaltzaleok erakutsitako konpromezuak hauspoturik, bide honi eutsi egin behar diogu. Eta, hortaz, ezin solasaldi hau bukatu kontsentsua posible egin duten PSNri, NaBairi, Ezker Batuari eta Aralarri eskerrak eman gabe. Esker anitz beraz denoi. Ordenantza hau bide emankor baten etapa soil bat bertzerik ez dadila izan.”
Ongi etorri Laura Mintegi
Api 19 2013- lizarra
- 0 Comments
.
Blog-a aldatzen ari garenez zenbait arazo sortu zaizkigu eta 2013. urtean eskegitako artikulu guztiak desagertu zaizkigu. Berreskuratzen saiatzen ari gara, ordura arte, hemen duzue eskegitako azken artikuluetariko bat, Laura Mintegiren ingurukoa. Apirileko Udalbatzan gure zinegotzi Regino Etxabek Alkateari esandakoa da, zuzena eta gogorra, argudioz beteta eta erantzun aukerarik gabe.
Gogoratzearren esango dugu gure Alkate “maiteak” Laura Mintegiri ez ziola baimenik eman Gustavo de Maeztu museoan grabatzeko. Hau izan zen Reginoren erantzuna, goza ezazue:
Blog berria
Api 19 2013- lizarra
- 0 Comments
Kaixo Lizartar:
aldaketa garaia da, gizarteak eskatzen du. Egiten diren politikak aldatu behar ditugu; azken urteetan izan ditugun agintari petralak aldatu behar ditugu; azken finean, gizarte eredua aldatu behar dugu!!
Aldaketak direla eta ez direla, gure blog-a ere aldatu dugu. Hauxe da emaitza eta irudi berria.
Aldaketaren ardatz EHBildu izango da Euskal Herria osoan, baita Lizarran ere, beraz, hemen aurkituko dituzu hemendik aurrera Lizarrako egoera tamalgarria aldatzeko egiten diren ekimenen berri. Espero dezagun guztion artean aldaketa aurrera eramatea. Hau izango da gure topagune berria interneten bitartez. Guztiz eguneratu arte sorraraz ditzakegun arazo edo berandutzeak ulertu, mesedez.
Gora Lizarra eta Gora Zuek!!!!


