Bilduren Batzar Orokorra
- Published on Asteazkena, 21 Martxoa 2012 09:13
- lizarra
- 1 Comment
Joan den ostiralean Bilduren lehenengo Batzar Orokorra burutu zen hiriko Polikiroldegiko Erabilera Anitzeko Aretoan. Bertan 60 lagun inguru izan ziren gai ezberdinei buruz eztabaidatzen. Zinegotziek hartu zuten hitza eta legealdi hasieratik, gaur egun arte burututako lanak azaldu zituzten modu orokor batean. Horrez gain, irekiak dauden lan ildoak ere aipatu zituzten eta jendea animatu zuten arlo ezberdinetan lanean diharduten taldeetara hurbiltzeko.
Azalpenak eta erantzunak elebiz izan ziren, naturaltasunez egin zen, gidoirik jarraitu barik eta jendeak, ongi baloratu zuen hori, nahiz eta batzuk euskaraz hitz egin ez.
Hainbeste ziren jorratu beharreko gaiak non ziurrenik jendea parte hartu gabe geratu zen. Batzarraren ordutegia ez zen batere ona (arratsaldeko zortzi eta erdietan hasi zen) eta horregatik, azkar joan ziren zinegotziak beraien azalpenetan.
Orohar pozik atera zen jendea emandako azalpenekin eta euskarak jaso zuen trataerarekin. Hemendik aurrera lanean jarraitzea dugu helburu eta ahal bada, jende gehiago lortu lan taldeetarako. Gogoratu irekiak direla eta guztiok garela baliagarri. Anima zaitezte!


Erratea bertzerik gabe parte hartzaileen artean 23tik gora euskaldun ginela, parte hartzaileen %40 inguru.